argia.eus
INPRIMATU
Arantxa Urretabizkaiak 111 Akademiaren Saria jasoko du ekainaren 8an
  • Amasako Hika txakolindegian ospatuko dute 111 Akademiako sari-emate ekitaldia, azken urteetako ohitura mantenduz.

Ilargi Manzanares 2023ko ekainaren 08a
Arantxa Urretabizkaia (111 Akademia)

Arantxa Urretabizkaiak apirilaren bukaeran jakin zuen 2022ko 111 Akademiaren Saria jaso zuela bere Azken Etxea eleberriak. Saria emateko ekitaldia ekainak 8an izango da, Amasako Hika txakolindegian 19:00etan. Sariak banatzeaz gain, saritutako liburuen pasarteak irakurriko dira.

Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa saiakera zuen lehiakide Urretabizkaiak. 111 Akademiak 212 akademiakide ditu, eta 124k parte hartu dute sariduna aukeratzeko hiru bozketa txandetan, urtarrila eta apirila bitartean gauzatu direnak.

Ekitaldi ireki bat izango da Amasakoa, herritar guztiei zabalduta. Parte hartzeko, akademia@111akademia.eus helbidera idatziz izena eman daiteke.