argia.eus
INPRIMATU
Arantxa Iturbek irabazi du Rikardo Arregi Sari Nagusia eta Mikel Garciak Kazetari Berriarena

2007ko uztailaren 02a
Mikel Garcia (Argazkia: EITB)

Euskadi Irratiko Arratsaldekoa irratsaioko kazetari Arantxa Iturbek irabazi du XIX. Rikardo Arregi Kazetaritza sariko Sari Nagusia. Kazetari Berriaren saria berriz, Mikel Garcia ARGIA aldizkariko kazetariak jaso du, ARGIAn argitaratutako hiru erreportajerengatik. Ohorezko Aipamena Joan Mari Torrealdairi eman diote euskal kazetaritzan egin duen ibilbideagatik eta azkenik, Epaimahaiaren Sari Berezia Iturberen irratsaioan kolaboratzen duen Josu Martinezentzat izan da.

 

Mikel Garciaren hiru erreportaje sarituak: