Atzo bertako Kontseilu Orokorrak erabaki zuenez Val d'Aran eskualdeak bere erabakitzeko eskubidea izan nahi du Kataluniak independentzia lortzen badu.
Honekin ez dute adierazi nahi Kataluniarekin gustura ez daudenik, baina, Kataluniak nazio izaera lortuko balu beraiek erabakitzeko aukera izatea nahi dute.
Unidad de Aran alderdiak aurkeztutako mozioa adostasun osoz onartua zuten eta honekin instituzio katalanei “herri berezi eta lurralde historikoa den honen ahotsa” kontuan izatea eskatzen zaie. Arandarren erabakitzeko eskubidea, “librea, demokratikoa eta hitzartua” izango da.
Kataluniako estatutuaren 11. artikuluak onartzenduena gogorarazi nahi izan dute, izan ere Val d'Aran, eskualde berezia eta “erregimen juridiko berezia duen eskualdea” da.