argia.eus
INPRIMATU
Aramaio, Araba Errioxa eta Gasteizko taldeak ariko dira finalaurrekoetan

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko otsailaren 05
Erabakita geratu da zein sei taldek kantatuko duten Arabako Kuadrillartekoaren finalaurrekoetan: Txandrio (Arabar Errioxa), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Sumendi bete poto (Gasteiz), Aramaixoko sobrak, Gasteizko Bapateroak eta Errekaleor birizik.
 
Finalaurrekoak: nork noiz kantatuko duen

- Otsailaren 17an, larunbata, Araiako Gaztetxean: Txandrio (Arabar Errioxa) eta Aramaixoko sobrak ariko dira.

- Otsailaren 24an, larunbata, Amurrioko Gaztetxean: Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio) eta Bapateroak (Gasteiz).

- Martxoaren 3an, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Sumendi bete poto (Gasteiz) eta Errekaleor Birizik!

Finala martxoaren 17an jokatuko da Gasteizen, Landatxo kiroldegian.

Lehen faseak eman duena

14 taldek hartu dute parte Kuadrillartekoan, eta lehen fasean hamalau saio jokatu dira. Finalaurrekoetara sailkatu diren sei taldeez gain, hauek dira bertsotan entzun diren gainerako Arabako eskualdeak: Alfreedo (Aiaraldea), Egurra salgai (Zalduondo), Errexala (Gasteiz),  Ezustean eusten (Lautada), Gure azken balaDA (Urkabustaiz), Kakiturri (Gasteiz), Mendialdeko mitxarroak eta Tribitu (Legutio).

Saioen eta txapelketaren informazio osoa, hemen jarrai dezakegu.