argia.eus
INPRIMATU
Aralarreko militante ohi batzuek alderdi berria sortzeko tramiteak hasi dituzte
  • Aralarreko zenbait militante ohi gipuzkoarrek Nahia izeneko alderdi berria sortzeko tramiteak hasi dituzte, El PaÍs egunkariak jakinarazi duenez. Mikel Ormazabal kazetariak dio ziurrenik gaur kanporatuko dituztela alderditik Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideak.

2012ko maiatzaren 07a
Erostarbe, Ezenarro eta Basabe (Argazkia: Zuialde herri informazioa)

Legebiltzarrak sustatutako Bakerako ponentzia ezker abertzalearen presentziarik gabe ere abian jartzea onartu zuten hiru legebiltzarkideek, eta Aralarreko zuzendaritzak espedientea ireki zuen haien aurka, alderdiaren estatutuen aurka egiteagatik.

Nahia alderdi berriaren helburuetako bat litzateke jada Aralarretik kaporatuak izan diren kargu publikoei babesa ematea: Zegama eta Beasaingo zinegotzi Aitor Zabaleta eta Unai Baztarrika martxoan kanporatu zituzten, zuzendaritzak erabaki zuenean Iratzarri gazte erakundeko buruei militantzia kentzea. Lehenago, otsailaren amaieran, Iratzarrik iragarri zuen Aralarretik bereizi zela.