“Aralarko pistek atzeraezinezko kalte larria eragingo lukete ingurumenean”

  • 2002an aurkeztutako txostena berretsi eta Aralarko parkean egin nahi diren bideen eraikuntza bertan behera uzteko eskatu du berriz ere Aranzadi Zientzia Elkarteak. EHNE eta ENBA nekazari sindikatuek kritikatu egin dute Aranzadiren jarrera.


2017ko urtarrilaren 17an - 10:07
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pistak eraikitzeak natura eta gizakiaren arteko oreka suntsituko lukeela azaldu du elkarteak urtarrilaren 13an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Batzordean. Eraiki nahi den proiektua ondare naturala babesteko gomendatzen diren ildoen aurkakoa dela esan du Juantxo Agirre Aranzadi elkarteko idazkari nagusiak. Izan ere, Natura 2000 Sarearen barruko Kontserbazio Gune Berezia izendatu zuten 2016an Aralarreko Natur Parkea.

Zehazki, hogei kilometroko luzera izan dezaketen pistak eraikitzeko proposamena onartu dute Gipuzkoako Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak. Instituzio horien asmoa da Aralarren aritzen diren artzainek txaboletara irismen hobea izatea.   

Aranzadik azaldu duenez, Gipuzkoan dagoen ur-erreserba nagusia da Aralar. Ondare naturala babesteko eta errespetatzeko eskatu du elkarteak, eta aurreikusten diren pistek ekarri dezaketen ingurugiroarekiko galeraz ohartzeko. Bere iritziz, “pisten eraikuntza alde batera utzi eta hausnarketa sakona egin behar da”, betiere erakunde publiko guztien parte hartzearekin eta gizarte eragileekin elkarlanean: artzainak, abeltzainak, mendizaleak, biologoak, naturazaleak eta turismo bulegoak, besteak beste.

2002an Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako proposamena berretsi du elkarteak. Orduan azaldu zuenez, nazioarteko araudietan gomendatzen da natur parkeetan kilometro koadroko 0,6 kilometro pista egotea, eta Aralarren 1,1 kilometro daude: “Artzaintzarekiko oso sentsibilizaturik gaude, indusketak egin eta haren sorrera ere ikertu dugu. Eta, aldiz, gauden-gaudenean, pistek Aralar urbanizatuko dute. Natur parkea eta orain arte ezagutzen genuen oreka hautsiko dute”.

"Aranzadik onartezina den alarmismoa piztu du"

EHNE eta ENBA nekazal sindikatuen ustez, "Aranzadiren agerraldian datu okerrak, gezurrak eta oinarri zientifikorik gabeko iritziak, uste subjektiboak eta argumenturik gabeko balorazioak plazaratu ziren". Hori dela eta, azaldu dute ez dutela ulertzen Aranzadik izan dezakeen motibazioa, "erabat orkestratutako eszenografia honetan parte hartzeko". Elkarteari koherentzia eskatu, eta Enirio-Aralarko Mankomunitateak onartu eta Batzar Nagusiek babestutako 2015-2019rako Inbertsio Plangintza errespetatzea nahi luketela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aralarko pistak
2021-03-05 | Naturkon
Aralarko pistak eta abeltzaintza-eredua

Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]


Aralarko pisten auziak, beste behin, hautsak harrotu ditu

Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]


Larreak irekita, Aralarren dira abereak

Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.


2019-02-06 | Jon Gorrotxategi
Aralarren hausturak

Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]


Aralarko abeltzain eta artzainei

Ttiki-ttikitatik izan dut artzain izateko ametsa. Aurten nire barruari kasu eginez ardiak erosi ditut. Soldata duin bat emanen balu, bukatuko lirateke bai nire Iruñera lanerako egiten ditudan joan etorriak. Afizioak ofizioa emanen ote du noizbait?


Pisten aldeko ordezkari politikoentzat “errespetua” eskatu du ENBAk

Enirio eta Igaratza txabolen arteko bidearen egokitzapena ibilgailu motordunentzat egokitzeko izeneko proiektuaren alde bozkatu eta lan egindako arduradun politikoak babesteko mozioa aurkeztu du ENBA nekazaritza elkarteak Enirio-Aralar Mankomunitatea osatzen duten 15... [+]


Aralarko pista berria, Eniriotik Igaratzarainokoa, fiskaltzan salatu dute Landarlanek eta Eguzkik

Aralarko Natur Parkeko pista berri baten eraikuntza salatu dute Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak, Ingurumen Fiskaltzan.  Kasu honetan Eniriotik Igaratzara doan pistari dagokio, Enirio Aralar Mankomunitateak bide baten egokitzapena bezala... [+]


Eguzkik kritikatzen du Aralarren legez kanpoko pista berri bati EHBilduk emandako onarpena eta bultzada

Enirio-Aralar Mankomunitatearen, non EHBilduk ordezkarien gehiengoa duen,  azken bileran, Mankomunitateko lehendakariak deituta uztailaren 30ean ospatu zena udako oporren garai bete-betean, EHBilduko hautetsi batzuen bozkak erabakigarriak izan ziren Enirio eta Igaratza... [+]


2018-04-24 | Hainbat egile*
Aralar, guztion artean

Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren... [+]


2018-02-22 | ARGIA
Aralarko pisten auzian, Gipuzkoako Diputazioa inputatuak babestu eta herri-akusazioa oztopatzen ari dela salatu dute

Eguzki talde ekologistak eta Landarlan elkarteak salatu dutenez, Enirio-Aralarko barrutian 4 kilometro pasako pistaren auziagatik inputaturik dauden Arantxa Ariztimuño eta Felix Asensioren aurkako aurre-eginbide judiziala babestu ordez, "nahiago izan du berean... [+]


2017-12-12 | Unai Brea
Gipuzkoako Aldundiko bi zuzendarik epaitegian deklaratuko dute lurralde antolamenduaren aurkako delitu bat dela eta

Tolosako Epaitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, abenduak 13, Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako zuzendariak eta Felix Asensio erakunde bereko Ingurumen zuzendari ohiak –gaur egun Lan Hidraulikoetako zuzendaria da–, Aralarko Parke... [+]


Fiskaltzak Tolosako epaitegiaren esku utzi du Aralarko pisten auzia

Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste... [+]


Aralarren inguruan “erabaki okerrak” hartu direla uste du Landarlan ingurumen elkarteak

Landarlan ingurumen elkarteak Aralarko Natur Parkearen Patronatuaren bileran eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarrean hartutako hainbat erabakiren aurka egin du.


2017-02-16 | Igor Agirre
Aralarko Parke Naturala: etorkizuna eztabaidan

Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude