Aragoierari dagokionez, gurasoen erdiak hizkuntza transmititzen du eta katalanari dagokionez, gurasoen %80k.
Lehenengo aldia da aragoiera eta katalana, bi hizkuntzak, eta Aragoi osoko biztanleak kontuan hartuta ikerketa soziolinguistikoa egiten dela.
55.513 aragoiarrek hitz egiten dute aragoiera (1.300.000 biztanle bizi dira Aragoin), katalana berriz 25.556k. Idatziz gaitasuna dutenen portzentajea erdira jaisten da, bi hizkuntzak batera hartuta 44.119 aragoiarrek dakite idazten katalanez edo aragoieraz. Alfabetatu kopuru handiena katalan hiztunen artean dago, hainbat tokitan hizkuntza eskolan irakasten baita.
Aragoiera hitz egiten duten biztanleen %30,61 Zaragozan bizi da eta katalana hitz egiten dutenen %22,6. Zaragozan, katalana edo aragoiera hitz egiten duten 19.500 biztanle bizi dira (Zaragozan denera 660.000 herritar dira).
Monzón, Barbastro eta beste zenbait gune urbanotan hiztun kopurua kontuan hartzekoa da. Lehenengoan 1.800 lagunek egiten dute edo katalanez edo aragoieraz, eta bigarrenean 1.450 lagunek. Alcañizen 1.200 aragoiarrek katalanez hitz egiten dute. Hiru herriek 16.000 eta 17.000 biztanle artean dituzte.
Aragoiera hitz egiten duten gurasoen erdiak seme-alabei hizkuntza transmititzen diote, %40k ez du hala egiten eta gurasoen %10ak ez daki hizkuntza, baina seme-alabek bai. Katalanari dagokionez, %80k transmititzen du eta %11k ez.
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta... [+]
Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]
Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]
Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]
Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.
Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]
Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.
Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]
O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.
Udal komunikazioetarako hizkuntza lehenetsia zen katalana duela 36 urtetatik; orain, berriz, udalak osatu berritan, legea atzera bota du Vox eta Alderdi Popularraren arteko koalizioak. Funtzionarioek herritarrekin halabeharrez gazteleraz komunikatu beharra dute orain.
Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretoiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa... [+]
Elna udalerriak irekitako xendari jarraituz, hamabost bat udalerrik mozio bidez onartu dute udal batzetan katalanez eta okzitanieraz hitza hartu ahal izatea, eta Jefaturara bidaltzen diren aktak ere hala idaztea, ondoren frantsesera itzulita. Eskualde hauetakoak dira hamabost... [+]