Frantziako Justiziak Jassir Arafaten heriotza ikertuko du bere alargunak pasa den uztailean salaketa aurkeztu ondoren.Al Jazeerak argitaratuko ikerketa baten arabera buruzagi palestinarra pozoituta hil zela pentsatzeko frogak daude. Nanterreko Epaitegiko Fiskaltzak hasiko du heriotzaren ikerketa.
Zortzi urte pasa dira Arafat Parisko ospitale militar batean hil zenetik. Hil zenean ez zioten autopsiarik egin. Suitzako laborategi batek erradioaktibitatea, polonioa zehazki, aurkitu du Arafaten zenbait jantzitan. Laborategiko arduradunen esanetan “ezohiko polonio kantitatea” zuten jantziek eta hortik ondoriozta daiteke material erradioaktibo horrek pozoituta hil zela.
Suha Arafatek Le Figaro egunkariari azaldu zion, medikuek ez ziotela azalpenik eman Arafat hil zela jakin zuenean. "Harrigarria da Frantzia bezalako herrialde burujabe batek estatuburuaren heriotzaren arrazoiak ukatzea". Suha harrituta zegoen duela lau urte gernu eta odol laginak desegin zituztelako.