argia.eus
INPRIMATU
Arafat pozoituta hil zutela dio Al Jazeerak
2012ko uztailaren 04a
Jassir Arafat pozoinduta hil zutela iradoki du Al Jazeerak.

2004ko azaroaren 11n zendu zen Fatah alderdiaren fundatzailea eta hasieratik zabaldu ziren haren heriotzari buruzko zalantzak. Dena den, hura hil eta gutxira Parisen egin zituzten ikerketan ez zuten pozoin arrastorik aurkitu.

Qatarreko telebista katearen ikerketa berri honek Lausanako (Suitza) Institut de Radiophysiqueko adituak aipatu ditu. Horien arabera, Arafatek erabili zituen azken arropak eta hortzetako eskuilak, baita buruan eraman ohi zuen zapi palestinar ikonikoak ere, "normalak ez diren polonio mailak" dituzte, "elementu arraro eta oso erradioaktiboa" Al Jazeerak dioenez.

Polonioa beste kasu batzuetan ere erabili izan da hilketa politikoetarako. 2005. urtean Alexander Litvinenko Errusiako espia ohia gai horrekin pozoinduta hil zen, Anna Politkovskaia kazetariaren hilketa ikertzen ari zela.

Suha Arafatek, buruzagi palestinarraren alargunak, ikerketaren berri izan ondoren bere senarra zenaren gorpua lurpetik atera dezatela eskatu du, polonio arrastorik duenentz azter dezaten.

Informazio gehiago:

Ikusi Al Jazeerak egindako 25 minutuko saioa, ingelesez dago.