Al Jazeerak Jassir Arafat buruzagi palestinarraren heriotzari buruz egin duen bederatzi hilabeteko ikerketaren emaitzak eman zituen argitara atzo. Arafaten arropetan eta objektuetan ohikoa baino polonio kopuru altuagoak topatu dituzte eta hortik ondoriozta daiteke material erradioaktibo horrek pozoituta hil zela. Arafaten alargunak gorpua lurpetik ateratzeko eskatu du.
2004ko azaroaren 11n zendu zen Fatah alderdiaren fundatzailea eta hasieratik zabaldu ziren haren heriotzari buruzko zalantzak. Dena den, hura hil eta gutxira Parisen egin zituzten ikerketan ez zuten pozoin arrastorik aurkitu.
Qatarreko telebista katearen ikerketa berri honek Lausanako (Suitza) Institut de Radiophysiqueko adituak aipatu ditu. Horien arabera, Arafatek erabili zituen azken arropak eta hortzetako eskuilak, baita buruan eraman ohi zuen zapi palestinar ikonikoak ere, "normalak ez diren polonio mailak" dituzte, "elementu arraro eta oso erradioaktiboa" Al Jazeerak dioenez.
Polonioa beste kasu batzuetan ere erabili izan da hilketa politikoetarako. 2005. urtean Alexander Litvinenko Errusiako espia ohia gai horrekin pozoinduta hil zen, Anna Politkovskaia kazetariaren hilketa ikertzen ari zela.
Suha Arafatek, buruzagi palestinarraren alargunak, ikerketaren berri izan ondoren bere senarra zenaren gorpua lurpetik atera dezatela eskatu du, polonio arrastorik duenentz azter dezaten.
Informazio gehiago:
Ikusi Al Jazeerak egindako 25 minutuko saioa, ingelesez dago.
Zisjordanian eta Gazan nolabaiteko gobernu autonomoaren funtzioak betetzeko asmoz jaio zen Palestinar Aginte Nazionala. Horrela jasota dago Osloko akordioetan, baina errealitatea guztiz bestelakoa da.
Azken bi hamarkadetan, nazioarteko bitartekaritza medio, bake negoziaketa ugari abiatu dituzte Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelgo Gobernuaren artean. Gaur arteko emaitza bakarra izan da: Israelen okupazioa betikotzea
Iasser Arafaten argazkia, bere zapiarekin, Palestina askatzeko borrokaren irudia izan zen urtetan. 1974an Nazio Batuen Asanblada Nagusian egin zuen hitzaldiak aldarrikapen hau munduko txoko guztietara eraman zuen. Esku batean pistola zuen, bestean olibondo adaxka bat.
Yasser Arafat buruzagi palestinarra polonioz pozoituta hil zen haren gorpua aztertu duen forentse talde batek jakitera eman duenez.
Yasser Arafat pozoituta hil zutela pentsatzeko arrazoiak hazi egin dira The Lancet aldizkari medikoak argitaratutako artikulu baten ondorioz.
2004an hil zen urtetan Palestinako buruzagia izandako Yasser Arafat. Zortzi urte geroago, heriotzaren arrazoia zalantzan jarri dute pozoitu ote zuten zurrumurrua zabaldu denetik. Frantziar eta suitzar adituak gaur hasi dira gorpua aztertzen, komunikabideen presentziarik gabe... [+]
Martxan da Jassir Arafat buruzagi palestinarraren autopsia egiteko prozesua. Atzo Suitzako forentse talde bat izan zen Palestinako liderraren mausoleoan errekonozimendu bisita egiten. Rafiq Tirawik, Arafaten heriotza ikertzeko batzordeko kideak esan duenez, autopsia egiteko... [+]
Frantziako Justiziak Jassir Arafaten heriotza ikertuko du bere alargunak pasa den uztailean salaketa aurkeztu ondoren.Al Jazeerak argitaratuko ikerketa baten arabera buruzagi palestinarra pozoituta hil zela pentsatzeko frogak daude. Nanterreko Epaitegiko Fiskaltzak hasiko du... [+]
Joan den astean Al Jazeera telebista kateak argitaratu zuenez, Jassir Arafat buruzagi palestinarra pozoituta hil zela pentsatzeko frogak daude. Hasieratik hori pentsatzeko motiboak zeudela dio Uri Avnery idazle eta bake-ekintzaile israeldarrak Counterpunch webgunean idatzitako... [+]