Atzo aurkeztu zuten ofizialki Arabatakada jaialdiaren zortzigarren edizioa. Datorren maiatzaren 14an, ostiralarekin, ospatuko da Gasteizeko Mendizabalako landetan.
Jaialdia kualitatibo zein kuantitatiboki handitu da eta makina bat aldaketa dakartza. Besteak beste jaialdi irekia den arren, hastapenetako izaera unibertsitarioari eusten saiatuko da; izan ere Arabatakada Gasteizko campuseko ikasle mugimenduak antolatzen du, 600 lagun inguru izango da lanean bolondres.
Aurtengo karteleko buruak Ken Zazpi, Su Ta Gar, Kerobia, The Uski´s eta Tximeleta talde euskaldunek osatzen dute, La Pulqueria talde valentziarrarekin batera.
Behean kontzertua eskainiko duten taldeen bideo bana:
Ken Zazpi
Su Ta Gar
Kerobia
The Uski´s
Tximeleta
La Pulqueria