Subserra gaztetxea Eskuernagan dago "baina bihotzez eta indarrez Araba Errioxa osokoa" da, bertako kideen hitzetan. Abenduaren 15ean ertzaintzak hustu egin zuen eta 19an elkarretaratzea egin dute salatzeko.
"Ez dakigu zer uste zuten aurkituko zutela, horrelako despliege poliziala gauzatzeko" adierazi dute Subserrako kideek sare sozialetan. Ertzaintzak atea aldatu eta leihoetan barroteak jarri baditu ere, "Arabar Errioxa ez da hain erraz kikiltzen" iragarri dute. Abenduaren 19an elkarretaratzea egin dute gaztetxearen aurrean.
Hemen irakur daiteke kideen oharra osorik: