Lehiarik gabeko bertso egitasmo bati ekingo diote otsailaren 1etik apirilaren 5era bitarte Araban: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoari. Ekimenaren baitan, formatu eta estilo anitzeko 20 bertso saio prestatu dituzte.
“Izaera kolektibo eta herrikoian oinarritua”. Horrelakoa da orain hiru urte abiatutako proiektua. Txapelketa ez zuten egin nahi, eta horregatik irabazle eta galtzailerik gabeko hainbat bertso saio prestatu dituzte Arabako Bertsozale Elkarteak eta izena eman duten bat-bateko 15 taldeak.
Besteak beste, Legution, Gasteizen, Izarran, Ataurin, Aramaion, Saratxon, Oionen, Ozaetan, Agurainen, Legution, Zalduondon, Amurrion eta Ametzagan (Saio guztien egutegia ikusteko klikatu hemen).
Denentzako aukera, idatziz edo inprobisatuz
Funtzionamendua erraza da: idatzizko eta bat-bateko sailak daude. Aurten, 19 taldek eman dute izena idatzizko modalitatean eta 15ek bat-bateakoan. Iruditan, Aizkorak zorroztu, Bostibaieta bertsotan eta Sorginetxe bat-bateko taldeak, hurrenez hurren.
Talde bakoitzak erabaki du zenbatean kantatu, eta zein formatutan. Ondorioz, ez da sailkapenik izango, ezta finalik ere.
Apirilaren 5ean egingo dute azkeneko ekitaldia: taldeen arteko bertso topaketa. Xedea bertso zaletasuna bultzatzea da, hainbat herri eta eskualdeetara iristea eta bertso eskolak sortzea.
Mikel Goikuria eta Unai Olalde musikariek sintonia sortu dute: