16 plataforma baino gehiagok bat egin dute “Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin den manifestazio deialdian. Urriaren 26an elkartuko dira denak arratsaldeko 18:00etan Gasteizko Bilbo plazan,“etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera” salatzeko.