argia.eus
INPRIMATU
Peru Abarrategi (Arabako Bertsolari Txapelduna)
“Araban bertsotan ipini den jendeak lan handia eta apustu handia egin behar izan du”
  • Larunbatean finala irabazi zuen bertsolari aramaioarrak Europa Jauregian.

Hala Bedi @halabedi 2022ko ekainaren 17a

Peru Abarrategi Sarrionandia Aramaioko bertsolari gaztea da Arabako Bertsolari Txapeldun berria. Manex Agirre garaitu zuen buruz burukoan larunbatean, Europa Jauregian ospatutako finalean. Hala Bediko kide ere bada Peru, Bertxoko saioan ibilitakoa besteak beste, eta elkarrizketa egin diogu gaur, garaipenagatik zoriontzeko eta txapeldun gisa nola bizi den galdetzeko.

Finalaz, beste bertsolariekin duen harremanaz, Arabako bertsogintzaz eta beste hainbat konturi buruz aritu gara.

Hemen entzungai.