Araban PPk atera ditu boto gehien, 39.856, bigarren EH Bildu geratu da 34.759rekin eta hirugarren EAJ 34.601ekin. Jeltzaleek 17 udalerritan gehiengo osoa lortu dute, eta beste zortzitan gehiengo erlatiboa. EH Bilduk bost udalerritan lortu du gehiengo osoa eta beste bostetan erlatiboa. PPk batean osoa, eta hirutan erlatiboa. Eta PSEk bana. Udalerri nagusienen errepasoa ondoren.
Gasteiz: PP 9 (=), EH Bildu 6 (=), EAJ 5 (-1), PSE 4 (-2), Hemen gaude 2 (+2), Irabazi 1 (+1)
PP izan da irabazlea, baina jarriko al dira ados oposizioko alderdiak Javier Maroto alkatetzatik kentzeko? Zaila dirudien arren, sinadura bilketa eta herri presioa handitzen doa. PP leku guztietan jaitsi da Gasteizen izan ezik, eta hiriburuan bertan 5.000 pertsonak bozkatu dute Maroto eta aldundirako PP ez. EAJk dauka giltza, EH Bilduk publikoki adierazi baitu Maroto kentzeko prest dagoela beste hautagai baten alde egiteko.
Laudio: EH Bildu 5 (-1), EAJ 5 (-1), OMNIA 4 (+3), PSE 2 (=), PP 1 (-1)
18.564 biztanleko herri horretan EH Bilduk 459 botoko aldea atera dio EAJri eta biek 5na zinegotzi izango dituzte. OMNIA hautagaitza independenteak 4 zinegotzi eskuratu ditu, PSE-EEk 2 eta PPk 1.
Amurrio: EAJ 7 (=), EH Bildu 5 (-2), Orain Amurrio 2 (+2), PSE 1 (=), PP 1 (-1), Guk Bai 1 (+1)
10.145 biztanleko herri honetan EAJk irabazi du 2.149 boto eta 7 zinegotzirekin eta alkatetza lortuko du. EH Bilduk 1.488 boto eta 5 ordezkari lortu ditu, 450 boto eta bi zinegotzi galduta. Orain Amurriok 2 zinegotzi ditu eta PSEk eta PPk bana. Guk Bai-k ere bat atera du, beraz Orain Amurrio eta Guk Bai-k dute giltza eskuetan.
Agurain: EAJ 6 (+1), EH Bildu 5 (-1)
EAJk alkatetza kendu dio EH bilduri. Jeltzaleek 1.334 boto eta 6 zinegotzi lortu dituzte, EH Bilduk 984 boto eta 5 zinegotzi. Parte hartzea %7 igo da.
Oion: PP 4 (-1), EAJ 4 (+1), EH Bildu 2 (=), PSE 1 (=)
PPk 21 botoko aldeagatik irabazi dio EAJri eta biek launa zinegotzi izango dituzte. Giltza EH Bilduk dauka, 2 zinegotzirekin. PSE-EEk zinegotzi 1 dauka.
Dulantzi: DTI 5 (+1), EAJ 3 (+1), EH Bildu 2 (-1), PSE 1 (=)
2.988 biztanleko herri honetan, berriz ere Dulantziko Talde Independenteko hautagaiak irabazi du, 372 bototik 531 botora igoz. EAJ 367 lortu ditu 124 boto irabaziz, eta EH Bilduk 251 eskuratu ditu 119 galduta.
Aiara: EAJ 5 (+1), EH Bildu 4 (=), Aiara Batuz 2 (=)
2.846 biztanleko herri honetan, PPk galdu duen zinegotzia irabazi du EAJk. Orain arte EH Bilduko alkatea izan dute, eta ikusi beharko da Aiara Batuz-ek zer erabakitzen duen.
Zuia: EH Bildu 4 (=), EAJ 3 (=), ZBG 3 (=), PP 1 (=)
2.452 biztanleko herri honetan ez da aldaketarik izan botoetan. Beste urtebetez, ZBG-k dauka giltza.