argia.eus
INPRIMATU
Arabako pediatria zerbitzua “kolapsatuta” dagoela salatu du ELAk
  • "Osakidetzaren utzikeria dela-eta", haurrak artatzeko zerbitzuaren "gainbehera" kritikatu du sindikatuak.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2016ko azaroaren 03a

ELA sindikatuak Gasteizko osasun-zentro guztietako pediatria-arretaren "gainbehera" salatu du, "Osakidetzaren utzikeria dela-eta". Ohar baten azaldu duenez, medikuak eta erizainak ez dira nahikoak haurrak behar bezala artatzeko.

Sindikatuak gogorarazi duenez, orain dela bi urte sindikatuek, elkarte zientifikoek zein lehen arretako profesionalek egoera konpontzeko premiazko eta berehalako neurriak hartzeko eskatu zizkioten Osakidetzari. Gaur egun, ordea, sistema "kolapsatuta" dagoela salatu du sindikatuak. Salburuko Osasun Zentroan , esaterako, pediatria zerbitzuko langileen %50a bajan dago, "Osakidetzak langileengan egiten duen presio itzelagatik".

Ildo horretan, Osakidetzaren "arduragabekeria" kritikatu du, langileak kontratatzeari eta ordezkatzeari dagokionez. Elaren arabera, langileen laneratze-ezak ez dira betetzen, eta horren eraginez, estresarekin lan egiten dute. Gainera, buruek eskatuta, "artatu ezin dituzten umeak Larrialdi Zerbitzuetara bidaltzen dituzte".

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra