argia.eus
INPRIMATU
Arabako landa-eremuko osasun langileen grebak %80ko jarraipena izan du ELAren arabera
  • Osasun arretaren eta langileen baldintzen “hondoratzearen” aurka deitu dute grebara sindikatuek. Mobilizazioak egin dituzte ostegun goizean.

Zigor Olabarria Oleaga @zoleaga1 2023ko apirilaren 27a
Argazkia: Hala Bedi

Arrakastatsua izan da Arabako Landa-eremuko osasun langileek ostegunean burutu dutena, ELAren arabera. Sindikatuak adierazi du langileen “%80 baino gehiagok”. Deialdia ELA, LAB, SATSE, SME, ESK, UGT, CCOO eta SAE sindikatuek egin zuten, Osakidetzak landa-eremuan osasun arreta zein langileen baldintzak “hondoratzen” ari dela salatzeko.

Besteak beste, txandakatze sistemarik ez ezartzeko eskatu diote Osakidetzari eta Arabako ESIari, Gorka Peñagarikano kazetariak aurreko artikulu batean jaso zuenez. Langileek salatu dute beharren arabera osasun zentro batetik bestera mugitzeko asmoa duela Osakidetzak: "Egoera horrek pazienteen eta erreferentziazko osasun langileen arteko harremana ezabatzea ekarriko luke. Oso kalte larria ekarriko du asistentziaren kalitatean, landa eremuko langileen eskubideak urratzeaz gain". Asteak daramatzate langileek mobilizazioak eta aldarrikapenak egiten, eta ia 60.000 sinadura jaso dituzte landa-eremuko osasun publikoaren alde.

Hala Bedik mobilizazioen irudiak jaso ditu: