Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.
Bat-bateko hamabi saio jokatu dira Kuadrillartekoaren 1.fasean. 12 talde parte hartzaileetatik 6 sailkatu dira finalaurrekoetara: liga bakoitzeko irabazleak eta bi talde sailkapen puntuazioaren arabera, hauexek:
A ligako talde irabazlea: Sumendiola bete poto
B ligako talde irabazlea: Kakiturriko gladioloreak
D ligako talde irabazlea: Lautadako ahuntzak
E ligako talde irabazlea: Konde basoko iluek
Puntuazioaren arabera 1. taldea: Izenbakuek
Puntuazioaren arabera 2. taldea: Errexala
Hiru finalaurrekoak horrela osatu dira:
Otsailak 29, larunbata, Aguraingo Zabalarten: Sumendiola bete poto (Gasteiz) VS Kakiturriko gladioloreak (Gasteiz)
Martxoak 7, larunbata, Aramaioko Sastiñan: Lautadako ahuntzak (Zalduondo) VS Izenbakuek (Aramaio)
Martxoak 14, larunbata, Amurrioko Kultur Etxean: Konde basoko iluek (Aramaio) VS Errexala (Gasteiz)
Bertsozale.eus-en loturan saio bakoitzeko kronikak dituzue.