argia.eus
INPRIMATU
Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketako lehen saioak otsailaren 3an hasiko dira
  • Juan Mari Juaristi Arabako Bertsozale Elkarteko presidenteak azaldu duenez Kuadrilla Arteko Txapelketari “astindua” eman asmo diote aurten. 296 parte-hartzaile izango ditu.

2012ko urtarrilaren 23a
Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketaren aurkezpena

Buruz buruko txapelketan parte hartuko duten taldeak, hamabi guztira, hiruna kuadrillako lau taldetan banatu dituzte. Hiruko horiek elkarren artean lehiatuko dira otsailaren 3tik 5era, eta ligaxka moduan 10, 11, 24 eta 25ean. Multzo bakoitzeko lehen sailkatua finalerdietan sartuko da.

Lehen finalerdia Zigoitian jokatuko da, martxoaren 10ean. Gasteiz-Aiaraldeko multzoko irabazlea Gasteizko multzoko irabazlearekin lehiatuko da. Bigarrena Zuiako multzoko irabazleak eta Lautadako irabazleak jokatuko dute, martxoaren 11n, Araian. Bi irabazleek martxoaren 24an egingo dute topo, Aramaion, final handian.