argia.eus
INPRIMATU
Arabako Kuadrilla arteko txapelketa: Aramaio nagusi lehenengo finalaurrekoan

2010ko apirilaren 12a

Aramaioko taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla arteko ligaxkako aurreneko saioa. Gasteizko Kakiturri-Ehari taldeari nagusitu zitzaion atzo Zigoitian. Beste bi finalaurreko falta dira: Kakiturri-Ehari eta Amurrioko Altubepekoak taldeen artekoa (hilaren 18an) eta Altubepekoak eta Aramaioren artekoa (25ean). Finala Gasteizen jokatuko da maiatzaren 8an.