Ahozkotasunak, ipuinek eta orokorrean kontalaritzak daukan garrantzia aldarrikatzeko, eta kontalarien artean elkarlana sustatzeko, Arabazan elkartea sortu dute Arabako hainbat kontalarik.
Arabazan taldeko bi lagunekin, Ane Gebara eta Itziar Rekalderekin, hitz egin dute Hala Bediko Hizpidea saioan. Kontalaritzaren balioaz, instrumentalizazioaz, euskaraz, izandako bilakaeraz eta merezi duen etorkizunaz aritu dira, besteak beste.
"Lekutxoa uzten zaio kontalaritzari, baina oso leku izkutua, duen garrantziarekin tratatzea behar du"