argia.eus
INPRIMATU
Arabako igerilekuetako langileek irabazi dute
  • Uztailaren 23an hasitako greba bertan behera uztea erabaki dute langileek, patronalak eta Udalak sindikatuen eskariak onartu ostean. Herritarren babesa eta pazientzia eskertu dute langileek eta borrokaren balioa azpimarratu. 

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 28a

Uztailaren 27an bildu dira langileak, sindikatuak, patronala eta Gasteizko Udala eta grebaren oinarrizko exijentziak onartzea erabaki dute. Bost eguneko grebaren ostean, uztailaren 28tik aurrera, kirol instalazioek ateak irekiko dituzte.

Hauek dira Hala Bedi-k jaso dituen langileen lorpen nagusiak puntuz puntu:

  • Hiru urteko lan hitzarmen berria. Hasiera batean langileek lau urtekoa eskatzen bazuten ere, orain arte zeukatena bertan behera geratu da, 2017, 2018 eta 2019 urteetako hitzarmeneko akordioa lortuz.
  • Talde guztiek, salbuespenik gabe, soldata igoera izango dute.
  • Sorosleek Kontsumoko Prezioen Indizearen igoera izango dute: %1a gora 2017an eta 2018an. 2019an, aldiz,%2koa izango da igoera.
  • Zaintza lanetan aritzen direnek %45eko soldata igoera izango dute 2017ko urrian hasita. 
  • “Kantxeroek” soldata igoera batzuk izango dituzte: %9,6ko igoera 2017an, %45ekoa 2018an eta %4koa 2019an.
  • Monitoreen soldata igoera %1ekoa 2017an, %2koa 2018an eta %2koa 2019an izango da.

Esker eta zorion mezu ugari zabaldu dira sare sozialetan.