Arabako herriak, gero eta hutsago

  • Arabako udalerrien iraunkortasun demografikoa eta ekonomikoa bermatzeko ekintza erangikorrak behar dira; egungo joerarekin, tamaina txikiko herri asko desagertu daitezke.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 10ean - 10:32
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaur egungo martxarekin, hurrengo urteetan Arabako 108 herri desagertzear egon daitezke, hogei lagun baino gutxiago erroldatuta baitaude horietan. Beste 121 herritan berrogeita hamar lagun baino gutxiago bizi dira, eta arrisku larrian daude. Datu hauek utzi ditu biztanleriaren azken erroldak, eta datu horiek kontuan harturik hausnarketa egin du Arabako Kontzejuen Elkarteak, bere azken aldizkarian: "Biztanle egonkorrik gabe gelditzeko arriskua handia da herri horietan, eta horrek galera handia ekarriko luke maila guztietan, kulturan, gizartean eta administrazioan".

Arabako herrien laurden batek hogei biztanle baino gutxiago izateak agerian uzten du garai bateko lurralde egitura krisian dagoela, alegia gune txiki asko dituen egitura krisian dagoela. Hala adierazi du, bederen, Gaindegia-Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiko koordinatzaile Imanol Esnaolak. Beste kontu bat da zergatik jazo den krisia, eta herriak arazoaren jatorria ala biktima hutsak diren. "Esango nuke Euskal Herrian azken hamarkadetan, batez ere 80ko hamarkadako krisiaren ondoren, oso sentsibilitate txikia izan dela jaso dugun lurralde egiturarekin. Lurralde egitura hori zainduz, oreka jasangarria bilatzea helburu hartu izan bagenu egoera beste bat zatekeen", azaldu du Esnaolak.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Demografia
Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2023-02-02 | ARGIA
Zuberoako biztanleriak behera eginez jarraitzen du

2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.


2023-01-12 | Euskal Irratiak
Ziburuko auzapez Eneko Aldana
“600 biztanle galdu ditu Ziburuk sei urtetan etxebizitzaren prezioaren gorakadagatik”

Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.


2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


2022-05-19 | ARGIA
Hiru urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko 200 euroko diru-laguntza eskainiko du Jaurlaritzak

EAEko demografiaren beheranzko joera aldatu asmoz 2030erako estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Estrategiaren baitako ekimenen artetik azpimarratutakoen artean, seme-alaba bakoitzeko hilabeteroko 200 euroko diru-laguntza aipatu du lehendakariak. 2023an pasako da indarrean... [+]


Gizarte zahartuak

Noizean behin, normalean nire arretaren oso ertzetik pasatzen den kezka bat entzun edo irakurtzen dut: populazioa zahartzen ari da. Berriki gertatu zait. Eta datu zaparrada baten bidez xehetu ohi dizkidate zahartze horren erritmoa eta geografia. Tentazioa ematen du serio jarri... [+]


Nafarroan despopulatze egoeran dauden 142 udalentzeko dirulaguntzak eskainiko dituzte

Nafarroako Gobernuak 500.000 euro bideratuko ditu despopulazioari aurre egiteko dirulaguntzetara. Herriek finantzatu nahi dituzten proiektuak aurkezteko epea uztailean zehar zabalduko da.


Arabako 45 herritan arreta berezia behar da, despopulatzeko arrisku larrian direlako

Hirurehundik gora herrik 200 biztanle baino gutxiago dituzte, eta hamaika udalerritan kilometro koadroko hamar biztanle baino gutxiago bizi dira. EHUk egin duen azterketa aurkeztu du Arabako Diputazioak.


2021-05-11 | ARGIA
Jaiotze-tasa minimo historikoetara jausi da EAEn

Minimo historikoetara egin du behera jaiotze-tasak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1941etik erregistratu den zifrarik baxuena baita 2020koa. Iaz 14.721 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 697 gutxiago (%5,1 gutxiago). Azken urteetako beheranzko joerak dirau: 2008tik 2020ra, %30... [+]


Nafarroan lau udalerritik bat despopulatzeko arrisku larrian dago

Lurralde Kohesio Departamentuak, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 1,7 milioi euroko bi laguntza-deialdi egingo ditu laster, toki-erakundeei zuzenduta, despopulazioa arintzeko ekintzak eta inbertsioak bultzatzeko. Udal-zerbitzu publikoak... [+]


Hauspotu programa
Despopulazioari balazta, ekonomia eraldatzailearen bidez

Herri eta bailara ugari basamortu bihurtzen ari da Euskal Herrian. Lan eta zerbitzurik gabe, egungo merkatuak bazterturiko eremuotan nola bizi? Egoera hori irauli nahi du Udalbiltzak, eta horretarako, logika lehiakorretik at, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia... [+]


Bertan bizitzeko aukerak faltan

Kohesio sozial osasuntsua irudikatzen duten faktore ekonomikoen aurrean, despopulazioak eragin duen adin taldeen arteko desorekak Arabako Mendialdeko etorkizuna hipotekatu dezake.


2019-12-19 | ARGIA
Eskualdeen eta metropolien arteko desoreka agerian utzi du Gaindegiaren mapa sozioekonomiko batek

Gaindegiak atlas interaktibo batean Euskal Herriko eskualdeen argazki sozioekonomikoa egin du. Oinarrizko zerbitzu publikoen gertutasuna askoz ahulagoa da periferiako eskualdeetan hiriburuetan baino.


Eguneraketa berriak daude