2015eko Arabako udal hauteskundeen emaitzen mapa interaktiboa.
Gasteizko egungo alkate Javier Marotok 2011ko hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuru bera eskuratu du (9) 3.000 bozka gora eginez, eta alde handia sortu du (12.000 bozka) EH Bildu bigarren indarrarekin. Marotoren efektua agerikoa da, PPk Gasteizen 5.000 bozka gutxiago jaso baititu Foru hauteskundeetan. Arabako Foru Aldundian EAJ garaile izan da, PPren (4.000 bozka gutxiago) eta EH Bilduren aurretik. Bildu+Aralarren batuketarekin alderatuta, EHBilduk 3.000 bozka pasa galdu ditu Araban.
Arabako beste hiru garrantzitsuenetan mugimenduak egon dira:
- Agurain. Hemen eman da aldaketarik esagunguratsuena. Zinegotzi bat aldatu da EHBildutik EAJra eta horrek alkatetza eman die jeltzaleei.
- Laudio. Eh Bilduk eutsi dio lehen indarra izateari baina OMNIA herritarren hautagaitza berria indar handiz sartuko da udalbatzan eta gainerako alderdi guztiei bozka galdera eragin die.
- Amurrio. EAJ berriz ere indarrik bozkatuena izan da, baina 2011n ez bezala alde handiz irabazi dio EHBilduri. 700 bozken aldea daude egun bi indarren artean. Orain Amurrio hautagaitza berriak ere zerikusi zuzena du EHBilduren galeran.
EAJ garaile Foru Aldundian
Arabako Aldundian aldaketa zegoen ezbaian, baina baita zeinek gidatuko zuen ere. Leiha horretan EAJ suertatu da garaile.
Zenbatua: %99
- EAJ 34.406 %21,50 13 (=)
- PP 34.975 %22,07 12 (-4)
- EH Bildu 32.467 %20,43 11 (=)
- Podemos 23.103 %14,55 8 (+8)
- PSE-EE 17.803 %11,19 5 (-4)
- Irabazi 5.868 %3,71 1 (+1)
- C's 4.925 %3,10 1 (+1)