Otsailaren 9an Araian hasi eta martxoaren 30ean Gasteizko Printzipal Antzokian bukatuko da.
Saioak Araian, Zigoitian, Aramaion, Legution, Dulantzin eta Gasteizen izango dira. Final laurdenetan 18 bertsolari arituko dira, finalerdietan hamabi eta finalean sei. Bertsolari bakoitzak, fase bakoitzean, behin baino ez du abestuko.
Txapelketa Arabako Bertsozale Elkartearen webgunearen bidez jarraitzeko aukera izango da, baita bertsolaritza kanalaren bidez ere.