Lantenon eta Elosun izango dira Arabako Bertsolari Txapelketako lehen bi saioak. Mahai bueltako saioak izango dira lehen fasean, bertso afari edo bazkariak.
Lantenon jokatuko da lehen kanporaketa ostiral gauean. Asier Otamendi, Xabi Igoa, Unai Mendibil, Irati Anda, Maria Izaga eta Orlando Arreitunandia lehiatuko dira Nieves del Alama gai-jartzaile dutela.
Igandean Elosun egingo da bigarren kanporaketa bazkalostean. Lehiatuko diren bertsolariak Iñaki Viñaspre Alberto Martinez, Rikardo G. de Durana, Paula Amilburu , Maialen Saez de Okariz eta Xabi Lopez de Santiago izango dira eta gai jartzaile Nagore Irazabal izango dute.
Afari edo bazkarietan izena emateko 675707971 telefono zenbakira deitu edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidera idatzi.