XV. Txapelketa izango da aurtengoa, eta 30 bertsolarik hartuko dute parte. Ekainaren 11n jokatuko da finala, Gasteizen.
Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa, Amurrioko Kultur Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, bi finalerdi eta finala izango ditu aurtengo txapelketak; 2019an jokatu zen aurrekoa.
Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute aurtengoan parte, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi izena eman duten 25 bertsolari gehiagok.
Final zortzirenak honako herrietan entzun ahal izango dira: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen. Finala laurdenak, berriz, Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Finalerdiak, azkenik, Araia eta Izarran.
Ekainaren 11n izango da txapelketari amaiera emango dion finala, eta lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Etxeko Maria de Maeztu Auditorioan egingo dute.
Bertsozale Elkartearen webgune honetan jarraitu daiteke Arabako Bertsolari Txapelketa.