argia.eus
INPRIMATU
Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala urriaren 10ean jokatuko da Murgian
  • 2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 05
Aramaioko "Konde basoko iluek" izango da finalean arituko den taldeetako bat. Argazkia: bertsozale.eus.

17:00etan izango da finala Murgiako Palatu kirol eremuan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke eta egunean bertan ere bai. Aforo mugatua izango du. Bazkideek eta 8 eta 16 urte artekoek lau euro ordainduko dute sarrera eta gainerakoek sei euro.

12:00etan Arabako bertsolari gaztetxoen XXV. Eskolarteko finala izango da.

Antolatzaileek COVID-19a dela-eta hartu beharreko neurrien berri ematen dute:

-Aforoa mugatua izango da.

-Saioa baino ordu erdi lehenago zabalduko da aretoa, zaleak era mailatuan sartu eta aterako dira ekitaldira, pilaketarik ez sortzeko.

-Jendarteko distantzia mantenduz lekutuko dira jarlekuak eta ez da hauek mugitzeko aukera izango. Jarlekuak saioa aurretik eta ondoren garbituko dira. 

-Sarrerak ez dira zenbakituak, arduradunek esandako lekuan izango dira eserlekuak.

-Maskara jarrita izan behar da uneoro. 

-Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.