Arabako anbulantzietako azpi-kontratako langileek lau urte daramate greban, lan-baldintza kaxkarrak salatzeko.
Euren egoeraren eta anbulantzia-zerbitzuaren kalitatearen murrizketa Eusko Jaurlaritzaren ardura dela argi du Jonathan Resurreccion anbulantzietako langile eta LABeko ordezkariak. Gutxieneko zerbitzuak %100ekoak izateak euren aldarrikapenak gizarteratzea zaildu egiten badu ere, euren egoeraren berri emango dute datozen egunetan, zenbait ekintzaren bitartez.
Albistea Hala Bedik argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.