Aramaioko Kultur Etxean 170 lagun bildu ziren txapelketako bigarren saio honetan.
Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena joan zen. Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen irudia fondoan, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen faseko, final laurdenetako, bigarren saioa burutu zen. Aramaion jokatu zen aurreko larunbatean.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz)
Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Unai Anda Delika (Ametzaga)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien, 237,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren
Xabi Igoa : 237,5 puntu
Andere Arriolabengoa: 231 puntu
Peru Abarrategi: 224,5 puntu
Beñat Garaio: 211,5 puntu
Unai Anda: 204 puntu
Manu Bendala: 203 puntu
Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola izan zen Aramaioko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Manex Garaio.
Hurrengo saioa, martxoaren 9an izango da Legution, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.
Honela geratuko dira osatuak 1.finalerdia eta 2.finalerdia
Artikulu hau Bertsozale.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.