argia.eus
INPRIMATU
Araba Euskaraz jendetsua Argantzonen
  • Araba Euskaraz jaialdiaren 38. edizioa antolatzearen arduraduna Argantzon ikastola da eta Irrikitan  izan da aurtengo leloa. Garrantzi berezia eman diote Trebiñun euskara ikasteari.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 18a
Araba euskaraz Argantzonen

Igandean egun osoko jaia izan da eta milaka lagun bildu dira ikastolen aldeko festan, antolatzaileak pozik daude aurtengo edizioak izandako harrerarekin, “egun biribila” izan dela adierazi dute.

Argantzonen egon da Cristina Uriarte jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta bertako ikastolak egindako lana nabarmendu du “muga politiko eta geografikoen gainetik” pasatu delako. “Ez da honetan geratu behar, pertsonen egunerokoan erabili behar da”, nabarmendu du.

2003an ireki zen Argantzon ikastola eta egun 50 ikasle ditu. Burgosen dago kokatuta, “horregatik oso garrantzitsua da gaurkoa bezalako egun bat guretzat” esan dute antolatzaileek.

Lehen Hezkuntza egiteko, Manzanosera (Araba), joan behar dira ikasleak, Burgosen ziklo hori ematea ezinezkoa delako, baina baieztatu dutenez bi urte barru eraikin berria egin ahal izango dute.

Argazki hauek Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.