Hitzarmen kolektibo duin baten aldeko greba eguna antolatu dute ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek. Piketeetan ziren grebalarien kontra egin du Ertzaintzak goizean eta gutxienez bi lagun atxilotu dituzte. Antolatzaileen arabera grebak jarraipen zabala izan du eta manifestazio jendetsuak abiatu dituzte, Sestaon, Iurretan eta Gasteizen.
Sindikatuen arabera metalgintzako grebak jarraipen zabala izan du Bizkaian, %85ekoa, FVEM patronalak ordea %29koa izan dela dio. Araban, daturik eman ez duten arren, sindikatuek arraskatatsutzat jo dute greba.
Goizean goiz hasi da Polizia piketeetako grebalarien identifikatzen, baita "mehatxatzen" ere LABek salatu duenez. Gutxienez, bi langile atxilotu dituzte. Ondoko bideoan ageri da Ertzaintzak emandako erantzuna:
Fabricas vacías, calles llenas.
El metal de Araba y Bizkaia en peleando por un convenio digno.
No hay policia suficiente para tapar esto, lehendakari.
Jo ta ke!#luchaobrera pic.twitter.com/sY4DRzvKly
— LAB INDUSTRIA (@LAB_INDUSTRIA) June 30, 2022
Eguerdian bi manifestazio antolatu dituzte Bizkaian –bata Sestaotik Santurtzira abiatuko dena, eta bestea, Iurretatik Durangora–, biak 11:15etik aitzina. Araban, 11:30ean abiatu da Gasteizko Bilbo plazatik. Manifestazio jendetsuak izan dira guztiak.
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioarekin egindako azken bilera –bederatzigarrena– ekainaren 15ean izan zen LHKren egoitzan. Sindikatuek deitoratu dutenez, ez zen aurrerapausorik izan eta ez zieten erantzunik eman sindikatuen plataformaren hamazazpi puntuen harira.
Araban ere egoera blokeaturik dago eta mobilizazioekin segitu nahi dute sindikatuek: "Kalera atera eta lantokiak hustuko ditugu berriro, uste baitugu sektoreko mobilizazioen eta greben dinamika jarraitu behar dela Arabako metalgintzarako akordio duina lortzeko. KPIren araberako igoerak jaso behar dira tauletan eta soldata errealetan, lanaldia nabarmen jaitsi behar da, baja medikoen osagarriak hobetu behar dira, subrogazio zabala jaso behar da, malgutasuna mugatu behar da eta bizitza erdigunean jarriko duten neurriak hartu behar dira, laneko osasunean eta berdintasunean hobekuntzak egitearekin batera". Araban, maiatzeko hiru greba egunez gain, ondokoak irailaren 21, 22 eta 23rako dituzte finkaturik, metalaren negoziazio mahaia desblokeatzeko.
Ekainaren 23ko greba eguna jarraitua izan zen Bizkaian eta jendetza batu zen mobilizazioetan. Tartean, Bilbon egindako manifestazioan 15.000 lagun juntatu ziren:
15000 lagun bilboko kaleetan. Ezkuta ezina den emaitza bikaina. Calles inundadas & producción parada. Zorionak eta eusti tinko hurrengo astera begira! pic.twitter.com/uzFTSMZTfd
— ELA Bizkaiko Metala (@ElaMetalbizkaia) June 23, 2022