Datorren astelehenetik aurrera, arabarrek Araban barrena ibiltzeko eskumena izango dute, bizkaitarrek Bizkaian eta gipuzkoarrek Gipuzkoan; gaur egun nafarrak Nafarroan ibiltzen diren bezala. Eusko Jaurlaritzak dekretua argitaratuko du bihar EAEko Aldizkari Ofizialean.
"Epidemiaren bilakaerak erakusten du, irmotasunez, aurreko asteekin alderatuta, kasu positiboen jaitsierak izan duen joera. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du garaia iritsi dela bizilekua finkatuta dagoen lurralde historikoaren barruan herritarren mugikortasun arduratsua eta mailakatua berreskuratzeko", adierazi du ohar batean.
Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen kasuan, mugikortasuna baimenduta egongo da, "betiere arrazoi sozioekonomikoak tarteko direla".