Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik eta hilaren 12an bukatuko da Plougernen, 1.800 kilometro egin ostean. 2008an sortu zen Bretainiako korrika; aurten, beraz, hamargarren urteurrena ospatuko dute.
Brezhoneg ha plijadur! (Bretoiera eta plazera!) lelopean abiatuko da korrika, arratsaldeko 18:00etan. Lasterketaren bidez jasotako diruaren erdia bretoiera irakasten duten eskoletara bideratuko dute, eta gainontzekoa hizkuntzaren aldeko proiektuak sustatzera.
Hamargarren urteurrena ospatzeko, REDADEG ekimenak mahai-ingurua antolatu du, Europan egiten diren “Korrikak” biltzeko asmoz. Horrela, AEK-k jakitera eman du Eurokorrika izeneko hizkuntzen aldeko lasterketen europar sarea osatu dutela, elkarrekin nazioartean urrats berriak emateko.