Ontzian 80 emakume baino gehiago izan dira biolentzia matxista pairatu dutenak. Mugarik Gabeko Medikuen erakundeko emagina da Amoin Souleme eta El Diario-ri jakinarazi dionez, Valentziara etorritako ontzian guztira 630 pertsona lehorreratu dira eta horietatik zazpi haurdun.
“Emakume guztiek sufritu dute biolentzia fisiko zein sexuala, batzuk itsasora salto ere egin dute”. Emakumeak, gizonezkoen menpe egon dira eta “prostituitzera behartzen dituzte” salatu du Soulemek. “Emakumeak triste eta negarrez etortzen dira eta besarkada bat ematea zein hitz egitea behar izaten dute”.
Libian eta bertara iristeko ibilbidean “animaliak” bezala tratatuak dira, “hamar urteko ume bat ontzian ohartu zen pertsona bat zela animalia beharrean, ontzian lehenbiziz begirunez hartu zutelako”; “Pentsatu Afganistanetik Libiarainoko bidaian ume batek pasatu duen behar duen guztia”. Jendea ez da nahi duelako ontziratzen baizik eta gosea, biolentzia eta gerra dagoelako”, adierazi du Soulemek.
David Noguera Mugarik Gabeko Medikuen erakundeko lehendakariak, Europako gobernu eta herrialdeei dei egin die migrazio-politikak aldatzeko.