Dozenaka behaketa-lan eta eztabaidaren ostean, joko-aretoen inguruko ondorio nagusiak jaso eta areto horien kalteez ohartarazteko lan bat argitaratu dute Judimendiko gazteek.
Apustuen negozioa errealitate bihurtu da gurean. Gasteizko datuei erreparatuz gero, 27 joko-areto daude zabalik, eta 32 izango dira urte amaieran; Txagorritxu, Zabalgana eta Lakua auzoetan irekiko dituzte. 2017an, errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkarteak 146 pertsona artatu zituen, eta elkartera gerturatutako %89 gizonezkoak izan ziren. Hainbat inkesta, behaketa-lan eta eztabaida izan ondoren, liburuxka bat argitaratu dute: Auzoan jokoz kanpo. Joko aretoen hainbat argipen.
Historikoki, gazte eragileen erronka nagusietako bat izan da aisialdia non eta zertan igarotzen duten aztertzea –eta beharrezkoa izanez gero, horri buelta ematea–. "Gure inguruko lagun askok areto hauetan denbora pasatzen zuela ikusi genuen. Hori izan zen joko-aretoen inguruko lanketa hasteko arrazoietako bat", dio Virginia Gomez (Gasteiz, 1996) Judimendiko Gazte Asanbladako kideak. Harekin batera dago Igor Serna (Gasteiz, 1995), eta gogora ekarri du joko-aretoen afera lantzen hasi zirenean beste auzo batzuetako zenbait gurasoren deia jaso zutela. Izan ere, nahiz eta Olagibel kalean dagoen aretoarekin lanketa zehatz bat hasi duten, gazteen hitzetan "Gasteiz mailako arazo baten aurrean gaude".
Gazte asanbladaren lehenengo urratsa izan zen barne-mailan eztabaida bat abiaraztea: "Formazio beharra ikusita, irakurketa bat egin genuen jokoaren eta honen ondorioen inguruan". Ikerketa faseari ekiteko, areto barruan egon ziren eta bertan zeuden profilak aztertu zituzten. Hiru nabarmendu dituzte txostenean: aretoan bakarrik dauden gizon nagusiak, gizon gazteagoak neskalagunarekin edo emaztearekin, eta 18 urte pasatxo dituzten mutil taldeak. Nahikoa esanguratsua iruditu zitzaien apustu-makinen dekorazioa, eta baliteke hori izatea profil horiek ulertzeko arrazoietako bat. "Emakumea erabat hipersexualizatuta dago", dio Gomezek.
Aretoko barne-funtzionamenduaren berri izateko, lokaleko langile ohiak elkarrizketatzea lortu dute. Bi tabernari ohirekin hitz egin dute; "kontrol zorrotzak" salatu dituzte biek ala biek. Lokal barruan kamarak daude: "Bezeroak eta lankideak kontrolatzeko erabiltzen dituzte".
Apustu-makinak izateaz gain, joko-aretoa taberna bat denez, prezioak oso baxuak direla salatu dute auzoko tabernariek. Are gehiago, gosariak ematen dituzten inguruko bi taberna itxi dituzte azken urtean. "Ordutegi zabala lagun, eta taberna funtzioa betetzen duenez, taberna gehiago ixtea ekar dezake", gaitzetsi dute gazteek. Asteburuetan soilik bi orduz egoten da itxita joko-aretoa.
Hala ere, zenbait auzokidek ez dute iritzi bera. "Joko-aretoen kontra daudela esan digute, baina taberna bat bezala ikusten dute eraikina", dio Sernak. Beste kasu batzuetan, askoz sinpleagoa izan da jaso duten erantzuna: "Bakoitzaren erabakia da apustuak egitea", esan diete. Beste askok, berriz, poliziaren presentzia eta istiluak handitu direla salatu dute. "Droga kontsumoak gora egin du: aretoko atean bertan trafikatu ohi dute", salatu du Gomezek. Gazteen esanetan, "drogen eta istiluen aitzakipean kontrol soziala ezarri nahi dute".
Hori gutxi balitz, jaso dituzten gainerako testigantzek ere zur eta lur utzi dituzte gazteak. "Kale hezitzaileen beharra izan duten auzokideak topatu ditugu makinekin jokatzen". Hori azalduta, beste hiriburu batzuetako borrokak ditu gogoan nagusienak: "Areto hauek ez dituzte Burgos edo Madril erdialdean kokatzen; Fuenlabrada edo Gamonal bezalako zonaldeetan irekitzen dituzte halako negozioak. Behar sozioekonomikoekin jokatzen oso trebeak dira".
Baina zergatik ez hurbildu auzoko komertzio berrira kafe bat hartzera? Beste galdera batzuekin erantzun dute: "Gutxi batzuek dirua irabazten badute, nork galtzen du? Enpresa handi batek irabazi handiak baditu, nork galtzen ditu bezeroak? Halako komunitate bat eraiki nahi dugu?". Galdera horiek guztietarako erantzun bakarra dute: "Auzoak galtzen du".
Ikerketak ikerketa, arazoa "oso normalizatuta" dagoela uste dute asanbladako kideek. "Jokoak pertsonak kontrolatu nahi ditu. Eta gazteei dagokienez, jabeek badakite nola jokatu: dirua momentu zehatz baterako nahi dute, epe luzera begiratu gabe". Zentzu horretan, gazteei bideratutako kanpaina bat jarri dute martxan, ludopatiaren inguruan kontzientziatzeko eta joko-areto batean lan egiteak zer suposatzen duen azaltzeko.
Gainerako auzoetarako ere liburuxka baliagarria izatea espero dute. "Insituzioetatik zerbait egin beharko litzateke, baina esperantza handirik ez dugunez espero dugu problematika honi aurre egiteko sare bat osatzea", adierazi du Sernak. Bitartean, Judimendiko gazteek ekoitzitako Auzoan jokoz kanpo. Joko-aretoen inguruko hainbat argipen liburuxka auzoko bost gunetan egongo da eskuragarri; Sumendi espazioan, Candelan, Globon, Granjen, Latan, Kilkerran, Gure Txokon, Rey Luisen eta Irustan.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.