argia.eus
INPRIMATU
Apustu etxeentzako baimen-luzamendua aho batez onartu du Iruñeko Udalak
  • EH Bilduk eraman du lizentziak ukatzeko proposamena Hirigintza batzordera. Hogeita bi joko areto eta apustu etxe zabaldu dituzte foru hiriburuan, 2010etik hona. Arrotxapean, Txantrean, Sanzuelain, Buztintxurin eta Mendebaldean auzokideek aretoon aurkako taldeak sortu dituzte.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urriaren 23a
Apustu etxeen aurkako elkarretaratzea, Sanduzelai auzoan.

Iruñeko Urbanismo Atalak asteartean eman zituen datuak. Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu ditu. 2010etik 22 joko areto eta apustu etxe zabaldu dituzte foru hiriburuan.

Beste hiru zabaldu nahi zituzten: bat Txantrea auzoan, Villafranca kalean. Horrek dagoeneko jasoa zuen jarduera eta obra lizentzia. Bigarren bat, Zabalgunean, Navas de Tolosa kalean. Horrek tramitazioan zuen lizentzia. Eta hirugarren bat Azpilagaña auzoan, Buenaventura Iñiguez kalean. Horrek bazuen obra eta jarduera lizentzia.

Sanduzelai, Buztintxuri, Arrotxapea, Mendebaldea eta Txantrea auzoetan auzokideek apustu etxeen aurako taldeak sortu dituzte, eta mobiizazioak antolatzen ari dira.

EH Bilduk jite honetako negozioentzako baimen luzamendua proposatu du Urbanismo batzordean. Koalizio abertzalearen arabera, aretook “kezka eta arbuioa” eragiten dute auzikideen artean, eta hori dela kausa, “joko areto eta apustu etxeen baimenen gaineko erabateko luzamendua” eskatu du.

Batzordeak aho batez onartu du Udal Aginte Taldeari eskatzea baimen-luzamendua ezar dezala, molde honetako negozioen erregulazio urbanistikoa tramitatzen den bitartean. Tramitazio hori martxan dago jada.