argia.eus
INPRIMATU
Apple-ko erakusleihoak zuriz margotu dituzte, multinazionalaren gardentasun eza salatzeko
  • Attac mugimenduko militanteek Applek Parisen dituen bulegoak margotu dituzte, enpresaren opakutasun finantzarioa salatzeko. Aktibistek adierazi dute 2016an sagarraren multinazionalak 215.000 milioi dolar zituela paradisu fiskaletan.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 13a

Applek 13.000 milioi euro ordaindu beharko dizkio Irlandari, Europako Batzordeak agindu dion moduan. Annick Coupé Attaceko idazkari nagusiaren iritziz, 13.000 milioi horiek “iceberg osoaren punta” baino ez dira: “Applek pasa den urtean 215.000 milioi dolar zituen atzerrian. Zerga-ordainketatik ihes egin duten kopuru kolosalak”. 

Frantzian datozen asteetan egingo dituzten ekintzetako lehena da hau, paradisu fiskalen aurkako astea ospatuko baitute apirilaren hasieran, #EndTaxHavens lelopean. Attac mugimenduak urteak daramatza mobilizazioak egiten, Apple bezalako multinazionalei exijitzeko publiko egin ditzatela herrialde bakoitzeko filial eta enplegatu kopurua, diru sarrerak eta mozkinak.