Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta alferrikakoak egin ondoren, sindikatuek apirilaren 9rako greba deitzea erabaki dute, eta Administrazioko langile guztiak grebarekin bat egitera animatu dituzte.
Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatu guztiek, LABek, AFAPNAk, CCOOk, ELAk eta UGTk, Nafarroako Gobernuari eskatu diote langile publikoen lan baldintzak benetan negoziatzeko, horretarako legez ezarritako mahaian.
Gaurko prentsaurrekoan, plantillaren legitimitatea eta babesa duen mahaian, hau da, Mahai Orokorrean, sindikatuen aldarrikapenak negoziatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Sindikatuek argi utzi dute kalitatezko zerbitzu publikoa izatekotan, nahitaez lan baldintza egokiak behar direla. Horregatik, Nafarroako Gobernuari ondorengoa eskatzen diote: