argia.eus
INPRIMATU
Apirilaren 23an jasoko du Hendaiako Sasiko gaztetxeak epaiaren deliberoa
  • Apirilaren 23an jakingo du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak Pariseko Ospitaleko egoitzaren okupazioari buruzko epailearen deliberoa. 2016ko ekainaren 11n sartu ziren 1981etik abandonaturik zen Orio auzoko etxe horretan, eta geroztik, berritze lanak eta jarduera dinamika azkarra antolatu dituzte.

Antxeta Irratia 2018ko martxoaren 20a

Okupaziotik hona, 500 euro eskatzen dizkio hilabeteka Pariseko ospitaleak, baita 1.500 euroko kalte morala ere. Aldiz, Hendaitz gazte asanbladatik ez dira epailearen deliberoaren esperoan, eta apirilaren 23ko aste horretarako Argi [H]Astea antolatu dute, hitzaldi, kontzertu eta apirilaren 21ean, larunbatarekin, egun handi bat proposatuz ere.

Hastapenetik jaso dute Orio auzoko bizilagunen eta hendaiarren sustengua, eta okupazioa eman eta lehendabiziko uda ondotik, desalojoa sahiesteko Herriko Etxeak eskuartu hartu zuen Pariseko Ospitaleak jabegoarekin. Orduz geroztik, alternatiba gutxi , eta Kotte Ecenarro auzapezarekin zenbait bilkura ukan ondotik ere, horren ondotik gaztetxearen proiektuari segida eman ahal izateko alternatibarik eskaini ote dieten galdetu diegu.

Irati Fernandez eta Oneka Jauregi, gaztetxeko kideen testigantzak batu ditugu.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta