argia.eus
INPRIMATU
Lehen mailako arretako osasun-kontsulta guztiak atzeratuko ditu Jaurlaritzak, “aparteko larritasunik ez badute”
  • "Aparteko larritasunik ez duten" kontsulta guztiak atzeratuko ditu Osakidetzak, lehen mailako arretan. Hala iragarri du Eusko Jaurlaritzak, Covid-19a dela-eta osasun sistema jasaten ari den tentsioa “izugarri” igo dela nabarmenduz.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 07a
Gotzone Sagarduy Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak aitortu du "egoera gero eta larriagoa" dela, kutsatzeak gora egiten ari dira eta osasun-sistema jasaten ari den tentsioa "izugarri" igo dela. (Argazkia: Irekia)

Covid-19aren datuak “inoizko txarrenetarikoak” direla eta karga horri erantzun ezinik, Osakidetzan eragina izango duela ohartarazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Ebakuntza kirurgikoak mugatu zituztela esana zuten jada, orain gehitu dituzte lehen mailako arretako kontsultak, eta eritasun kronikoen kontrolerako hitzorduak ere bertan behera utziko dituzte. Analitikak ere murriztu egingo dira.

Kontsultaren zain dauden herritarrei zuzenduta, Sagarduik esan du ez hasteko osasun zentrora deitzen, Osakidetzak deituko diola jendeari, bere kontsulta bertan behera geratu bada, eta bestela, hitzordura joateko.