Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.
ARGIAk plazaratu du Ño komikia. Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egiten duen lana da. Bertso-saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin dira, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitate-keinuei eta gozamenari gorazarre eginez. Irudiak hartzen du pisurik handiena eszena guztietan eta bertso-mundua ardatz badu ere, ez dugu komiki osoan bertso bat ere irakurriko.
Komikiari buruzko informazio gehiago eta hura eskuratzeko aukera: ARGIAren Azoka.