argia.eus
INPRIMATU
Anzaren berri ematen zuen webgunea itxi dute

2010ko martxoaren 24a
Zereginduzuejonekin.wordpress.com

Jon Anzaren gorpua agertu zenetik hizkuntza ezberdinetan publikatu den informazioa biltzen zuen zereginduzuejonekin. wordpress.com webgunea itxi dute. Webgunera sartzean, ondorengo mezua irakur daiteke ingelesez: "Blog hau artxibatu ala etena izan da erabilera arauak ez betetzeagatik". Amnistiaren Aldeko Mugimendutik webgunearen itxiera Anzaren kasua isilarazteko zentsura dela salatu dute. Webgunea martxoaren 14an nolakoa zen ikusteko, Google-ek bere artxiboan gordetako bertsioa ikusgai dago, eguneratu arte behintzat.