argia.eus
INPRIMATU
Anza Espainiako poliziak hila, ‘Gara’-ren arabera
2009ko urriaren 02a
Miraisla

Jon Anza donostiarra Espainiako poliziaren eskuetan hil zen, eta Frantziako Estatuko punturen batean lurperatu zuten, Gara egunkariak jakitera eman duenez.

Honela berreraiki du gertatua Gara-k: Anza Baionatik Okzitaniako Tolosara zihoan trenean ETAko kide batzuekin zuen bilerara. Bidean trenetik jaitsiarazi zuten polizia espainiarrek. Galdeketa ilegala egin zioten eta, bertan, gaixotasun larria zuen preso-ohi eta ETAko militantea hil egin zen. Frantziako poliziaren kolaboraziorik izan ote zuten ez dakitela aipatu du artikuluak, baina estatu frantseseko punturen batean ehortzi zuten gorpua.

Artikuluan aipatzen da "kasuarekin harreman zuzena izan duen jendearen inguruko iturriek" emandako informazioa dela.