argia.eus
INPRIMATU
Antzuolako Mairuaren Alardeak emakumezko kapitaina izango du lehenengoz
  • Lehenengoz, Antzuolako Mairuaren Alardeak emakumezkoa izango den kapitaina izango du. Izan ere, erretiroa hartuko duen Jose Angel Arbulu, Edurne Iturbek ordezkatuko du. Iturbek, danbor-jotzaile zein fusilari postuetan ere parte hartu du 2009an alardea berritu zenetik.

Goiena @goiena 2019ko uztailaren 04a
Edurne Iturbe izango da Mairuen Alardeko kapitaina (argazkia: Goiena)

Hala, Lander Dominguez alardeko buruzagiarekin batera,  kapitain gisa Edurne Iturbek jardungo du Mairuaren Alardean.

Bestelako berrikuntzen artean ere, aipatu Mikel Bargielak eramango duela aurten mairuaren sekituaren estandartea. Bargielak, Antonio Deogracias ordezkatuko du.