argia.eus
INPRIMATU
Antzerkizale Eguna egingo da 27an Villabonan

2010ko azaroaren 11
Poxpolo

Villabonan (Gipuzkoa) egingo da Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak (EHAZE) antolatutako I. Antzerkizale Eguna, hilaren 27an. Goizeko 11:00etan hasita, hainbat antzerki eta dantza emanaldi ikusteko parada izango da. Egunari DJ Bullek emango dio amaiera, gaztetxean 23:30etik aurrera. Aurretik, 20:00etan, Antzerkizale Saria emango dute Gurea antzokian.

EHAZE ekainean eman zen ezagutzera. ARGIA aldizkariaren 2.247. zenbakian, elkarte horri buruzko erreportajea plazaratu zuen Oier Guillanek: EHAZE. Antzerki zaleak mugimenduan.