"Duela bi urte Bidasoan Euskaraz festa antolatzen hasi ginen. Eskualdeko elkarte pila batek hartu zuen parte, eta aurten ere, hala izatea espero dugu (...) Aurten, festa honek zentzu berezia izango du. Antxeta Irratiak behar duen babesa erakusteko modu apartekoa izango baita. Bertako nahiz kanpoko, etor zaitezte guztiak, maiatzaren 22an ospatuko dugun Bidasoan Euskaraz festara. Gonbidatuta zaudete". (2006/04/27)