argia.eus
INPRIMATU
Antton Luku, hogei urteko antzerki gazte dinamikaz Garazin

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko maiatzaren 27a

Antton Lukuk idatzi Garazin antzerki 3 liburuaren aurkezpena eginen du ostiral arrats honetan Donibane Garaziko Luisenia ostatuan. 1995-2015 artean, Nafarroako ikastetxeko ikasleekin hogei urtez muntatu hogeita bi geletako antzezlanei buruzko gogoeta eta testu bilduma lana da.

Maiatz argitaletxearekin plazaratzen da liburu hau. Marie Agnes Gorostiaguen gomita izan da Goiz Berri emankizunean.

.