argia.eus
INPRIMATU
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”
  • Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko otsailaren 03a

Zortzi libertimendu muntatu dira aurten, eta datozen asteetan, joaldun, kaskarot, maskarada edota kokoak plazaratuko dira. Ihaute garaiaren zentzua eta funtsaz bere iritzia eman digu Antton Luku idazle, irakasle, antzerkilari eta ikerlariak. Zer da libertitzea? Zertan balio du karrikak eta plazak harrotzea?